XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ardiak zergatik joaten dira udan mendira?

Ardiek belar gozoagoa aurkitzen dute mendian landan baino.

Hala ere, ezinezkoa zaie neguan mendira joatea; mendia elurrez estalia egoten da eta hotz egiten bait du.

Baina udan landetako belarra lehorra dago.

Eta mendi gailurretako giroa hezeagoa da, eta belarra ugari eta gozoagoa.

Horrela, mendirik ez duten lurralde askotan trenetan eta kamioietan sartzen dituzte ardiak udaberrian eta toki menditsutara eramaten.

Ez dira menditik udazkena arte jaitsiko.

Ardien landatik mendira eta menditik landara ibiltze honi, Bortuetaratzea deitzen zaio Euskal Herrian, Euskal Herriko artzainek Bortutara edo Pirineotara eraman ohi bait dituzte beren ardiak udaberrian.